Instantzia hau IKASLE KOOPERATIBAK hezkuntza-proiektuaren baitan sortu eta kudeatzen da, Etxepare lizeoko ikasleen eskutik.

Instantzia honen helburua da IKASTOLEN EKIMENAK agenda bateratu batean eskaintzea, komunitateari informazioa modu argi, irisgarri eta partekatuan helarazteko.

Proiektuaren bidez, ikasleek komunikazio tresna digital burujabe bat diseinatu, martxan jarri eta kudeatzen dute, erabilera erreal batean oinarritutako ikaskuntza sustatuz.

Ikasleek hainbat arlo lantzen dituzte:

  • Administrazioa: antolaketa, plangintza eta erabaki kolektiboak

  • Moderazioa: arauak betearaztea eta giro errespetuzkoa zaintzea

  • Azpiegitura teknikoa: zerbitzaria, segurtasuna eta mantentzea

Instantziak honako balioak ditu oinarri:

  • Euskara

  • Inklusioa

  • Aniztasuna

  • Erabilera digital arduratsua

  • Elkarlana eta kooperazioa

Plataforma hau ikaskuntza-espazio bat da, baina baita ikastolen komunitateari zuzendutako topagune irekia ere.

Gancio Tokiko komunitateentzako agenda partekatua da.